XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela jarraitzeko aukeran dauden saioak moztu egiten dira uda heltzean, eta bi hilabete ondoren baztertuak ala aldatuak izan behar zirenak bere baitan jarraitzen dute bederatzi hilabetez.

Ondorioa garbi dago, kirol emanaldietatik at, jendea erakarri dezakeen aldaketa udazkenean bakarrik garatzen da, eta ondoren gogaitasuna nagusitzen da.

Eskainitako saioen kalitateari begiratuz, erdi edo behe maila aurkitzen dugu.

Gehienek ez diote ideia berezi bati jarraitzen.

Hutsunek betetzeko eginak dira.

Beste hitzetan esateko, lehiaketarik ez dugu, prestatu dezagun bat.

ETBen lana nola banatzen den kontuan harturik, enkargu guzti hauek ezagunen eskuetan erortzen direla ikusten da.

Gure herrian telebistako profesionalen hutsuneak ez luke zergatik saio bat edozeinen eskuetan utzi beharra erakarri, baina zoritxarrez honela geratzen da.

Froga nabariena aurkezleena da.

Batzuk onak dira eta besteak erdipurdikoak ala txarrak, baina irudiaz gain aurkezle hauek mintzaira jarri behar dute eta honetan ez dago zalantzarik.

Gaur egun euskera kaxkarki menderatzen duten aurkezle gehiegi ditugu.

Ordua da hauek baztertzeko eta besteentzak ahozkera klase bereziak jartzeko.

Asko dago ikasteko eta honetan ETBk badu bere erantzunkizuna, gutxienez, plantilan dituen aurkezleek beren lana hobetu dezaten.

Telesailen bikoizketan antzeko zerbait gertatzen da.

Aurten, bost urte igaro ondoren, arduradun talde bat jarri dute gauzak hobetzeko.

Orain hauen lanak zerbaitetarako balio izan duen jakiteko garaia da.

Lelo berdinaz luze jarrai gintezke baina benetazko arrazoia aurkitzeko atzera jo behar dugu jaiotzara.

ETBk emandako aurrera pausoak azalezkoak direla aitortu behar da.

Pauso honetan akats batzu ez dira sekula konponduko, sustraia aldatzen ez bada.

ETB zoritxarrez projektu politiko zehatz batean jaio zen eta era horretan antolatu zen.

Gaur egun denok dakigu nondik nora dabilen projektu hori.

ETBko krisialdi amaiezina bestearen islada da eta baita ere euskararen egoerarena.

ETB ez da sendotuko edo aldatuko denboraren eraginez, kanpotik etorri beharko da aldaketa.

Bitartean gauza batzu hobetu egingo dira, besteek berean jarraitzen duten bitartean, baina inoiz ez da nahikoa izango.

EUSKARAZKO TELEBISTA BAKARRA IÑAKI URIA (ARGIAko lankidea).

BASAMORTUAN egindako iharduna, alferrik galdutako sermoia.

Inpresio hori ematen dit ETBz ihardun beharrak.

Behin eta berriz arazoak non agertzen diren azaldu arren konponbiderik ez zaiela eskaintzen behin eta berriro frogatzea.

Karramarroen antzera atzera egiten ikustea urtetik urtera.

Euskaldunoi telebista eskaintzeko eta euskararen normalizaziorako garrantzizko izango zen lanabes bezala sortutakoak berehala ireki zizkion ateak erdarari.

Informatiboak, publizitatea... aurrena. ETB-2 gero.

Euskararen etorkizuna ahaztu egin da epe laburreko interes politiko merkeen truke.

Garaikoetxeak berak behin baino gehiagotan salatu izan du lehendakaritzan ez dagoenetik.

Teknikoki sareen arazoa dago. ETB2 ETB1en bigarren sarearen bitartez emititzen da.

Kate bakoitzak bi sare behar ditu ondo aritu dadin.

Ezbeharren bat gertatuz gero prest egon behar du bigarren sareak telebista emankizuna eten ez dadin.

Orain aldiz, edozer gertatuta ere, bi sare horietakoren bat estropeatuz gero, lehen katea ala bigarrena geratu egin behar da.

Oraingoz ETB1ek omen dauka lehentasuna. Noiz arte ordea?.

Presupostuen aldetik presupostu bakarra dago EITBrentzat.

Naiz eta bi kate egon ez da presupostua handitu nabarmen.

Une honetan erdarazko kateak euskarazkoak bezainbat jaten du.

Honek esan nahi du, euskarazko ETB indartzeko erabili ahal ziren errekurtsoen erdia baino ez dela erabiltzen.

Telebista ereduaren arazoa dago gero.

Euskarazko kate bakar bat izanik ondo aukeratu beharra dago programazioa.

Helduentzat? Haurrentzat? NBA? Segalari apostua? Dallas? Bertako produzioak? Kirolak? Kultura? Show-ak?....

Nola sartu kate bakar batean adin eta gusto ezberdinetara zuzendutako programak?... Nekez.

Egia da telebista eredu mailan ez dela asmatu.

Askoz ere errazago asmatuko litzateke kate bakar bat izan beharrean, bi edo hiru izanez gero.

Baina politikoki ez da inor ausartu ere egiten telebista mailako Euskal Herriaren konpetentziak galdatzen.

Euskararen erabilera Euskal Herrian emititzen (-tuko) duten kate erdaldunetan arauzkotzea ezinbesteko lana da hurrengo belaunaldian euskarak beste atzerapauso nabarmen bat emango ez badu.

Kate bat baino gehiago izan ahal izatea euskaraz (telebista eredu ezberdinak edukitzeko edozein herri normal batek bezala) eta kate elebidunak sortzeko aukera izatea ezinbestekoa izan daiteke (...).